XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gernika
Atzenengo auteskundietako gurendea ospatzeko, igandian ixan gendun apariya.

Batzokiya gonburuz bete zan.

Maya onetsi ta gero, jan gendun oso ederki, alkartasunik andiyenian.

Kotxuetara eltzian jaiki zan Muxika`ko txindorra; bere abesti gozuekaz guziok ipiñi ginduazan agoa zabalik, eta ondorenian eskuak apurtu biarrian.

¡Au da txori abeslari benetakua! Beste eun urtian eman daizula Urtzik bere eskarra aberriaren onerako.

Gero guziok oso ederki abestu genduzen euzkel-abestiyak.

Eta bukaeran itz egin zigun Zarandona`tar Joseba`k, labur ta ederto.

Mendigoizale " Aberri"-ri.- Uri ontako mendigoizalien izenian eskarrak dagitzuedaz zeueri, guretzat euki dozuen opakizunagatik, ta era batera bidaldu izparringi onen bitartez geure zorun-opea.

Ba, zeuok zerate Euzkadi`ko mendigoizalietan biargiñenak, guzioen begikuak eta zorun onen duin zeratenak.

Datorren illaren erdi inguruan degu asmua Oiz mendira igotzeko (J. I.), ta an alkartu inguru-errijetako mendigoizaliak.

Iragarriko degu bertan egingo dan jai-aldiya.

Gernikar Batzokija`n salgei dago Aizkibel`dar Bingen`aren idazti barri Ipuin Aberkoyak, bakotxa lau errialian.

Eldu abertzaliak eta erosi idazti barri eder au. Andutz-Mendi. Orrilla 22.